ontziki berritzailea

kontserbazioa

etxegarai-k, berrikuntzari eusteko eta kalitateari lehentasuna emateko arduraz, ontziki berria garatu du, gazta hobeto kontserba dadin, eta kontsumoaldi osoan bere ezaugarri organoleptiko guztiei eutsi diezaien. Horri esker, produktuaren iraunaldia luzatzen da, bere oreka bikaina galdu gabe.

Ontziki berri honi esker ez da airerik sartzen, eta kasuan-kasuan produktuaren forma bera izaten du. Honela, zaporearen kutsadura eta gazta sikatzea galarazten da. Gazta beti hozkailuan gorde behar da, baina bere zapore osoaz dastatu ahal izateko, giro-tenperaturara jan behar da. Horretarako, kontsumitu baino lehen (20 minutu aurretik, taketa eta ordubete lehenago, gazta osoa) hozkailutik atera behar da, hezetasuna ontzikiaren kanpoaldean bakarrik kondentsa dadin, eta horrela, urdindura eta bestelako kutsatzaileak sortzea galaraziz.

jasangarritasuna

Ingurumenarekiko dugun konpromisoa dela-eta, ontziki berrerabilgarria diseinatu dugu. Honela, behin eta berriz eta etengabe erabil daiteke, gazta-zati berriak ezin hobe eta hondakinik sortu gabe kontserbatzea ahalbidetuz.