gure gazta egiten den zona

Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko larre berdeetan du jatorria etxegarai gazta egiteko lehengaiak, oreka fisiko-kimiko eta kalitate bakteriologiko bikaineko ardi-esne garbiak, alegia.

Gazta egiteko gure gaztagileek betidanik erabili dituzten prozesu tradizionalekin batera, aurrerapen teknologikorik on eta berrienak erabiltzen ditugu esneak bere propietate guztiak beren horretan gorde ditzan, azken produktuaren kalitatea hobetzearren. Izan ere, gure gaztak egiteko esne gordina eta gatzagi naturala erabiltzen ditugu; ondoren, behar adina ondu eta fintzen ditugu, gutxienez hiru hilabetez, eta gaztarik onduenak egiteko, baita sei hilabete baino gehiago ere.

kalitaterik naturalena